Senatuko lehendakariak Ermua eta bertako IoT Lab laborategia ezagutu ditu

14.10.21
Erakundea

Ander Gil Garcíari harrera egin diote gobernu taldea osatzen duten PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNVko zinegotziek

Espainiako Senatuko presidentea lehen aldiz izan da gaur ofizialki Euskadin. Ander Gil Garcia goizeko lehen orduan iritsi da Bilbora. Bertan, Jose Maria Aburto alkatearekin bildu da eta Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu du.

Ondoren, Ermura iritsi da, goizeko 11:30ean. Alkateak eta zinegotziek harrera egin diote udaletxeko atean. Osoko Bilkuren aretoan izan da, non Ohorezko liburua sinatu du. Alkatearekin oparitxoa elkar trukatu ondoren, udalerri batean zinegotzi hasi zela gogorarazi du, eta tokiko politikan egiten den lanaren garrantzia azpimarratu du. Gilek adierazi du gaur hasiera eman dioela “udalerriekiko harreman hestuari, herrien benetako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta herritarrengandik zein haien kezketatik gertuago egoteko” xedez.

Ondoren, Izarra Centre eraikinera joan da bertako IoT (Internet of Things) Lab laborategia ezagutzera eta "Gravitatea ''proiektuari buruzko xehetasunak ezagutzera, bertan Tomás Iriondo GAIAko zuzendariaren azalpenak entzun izan dituelarik. IoT Lab izenekoa udalak eta Ezagutzaren Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearekin (GAIArekin) batera abian jarritako erakustoki bat da. Helburua da Gauzen Internet ezagutzera ematea eta Euskadiko sektoreak teknologia horretan dituen ahalmenak erakustea, lehiakortasunerako giltzarritzat jotzen baita.

Gravitatea izeneko proiektuan, mikrograbitate efektu simulatu bat sortzeko gai den makina bat emaitza da. Askotariko aplikazio-aukerak ditu: mekano-biologia, adierazpen genetikoaren aldaketak, sendagaien garapena eta abar.

Amaitu ostean, Gasteizera joan da, non, besteak beste, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatuko duen.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako