Haurrak eta mendekoak artatu, horiei laguntzen eta zaintzen dituzten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak

15.10.21
Berdintasuna

Langabean daudenak izan behar dute, 3 eta 10 urte bitarteko adingabeak, mendekotasuna duten pertsonak edo Covid-19ak eragindako gaixoak zaintzeko

Ermuko Udalak bigarren urtez jarraian berrargitaratu ditu adin txikikoak eta mendekoak artatu eta zaintzeko langileen kontratazioa ordaintzeko laguntzak. Diru-laguntza lerro bat da, etxeko langileentzako sistema berezian alta emanda dagoen langabetu bat kontratatze kostuan laguntza ekonomikoa emateko, 3 eta 10 urte bitarteko seme-alabak, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak edo Covid-19 koronabirusaren eraginpean dauden pertsonak zaintzeko Helburua lana eta familia bateragarri egiten laguntzea da, familia-unitateak dituen beharrei erantzuteko eta horiek lanarekin bateragarri egin ahal izateko kanpoko laguntzaren beharra duenean. Xehetasunak herritarren informazio-orrian eta neurria laburbildu eta ezagutzera ematen duen oharrean eskaintzen dira.

Diru-laguntza horiek helburu bikoitza dute: alde batetik, aurrez aurreko lanera itzuli behar izan duten eta familia-erantzukizunak dituztenen kontziliazioa laguntzea; eta, bestetik, langabetuak lan-merkatuan sartuz enplegua sustatzea.

Langabeak kontratatzeko laguntzen helburua honakoa da: mendetasuna duten pertsonei eta koronabiruseko gaixoei laguntza, arreta eta zaintza emateko betebeharrari erantzutea.

20.000 €-ko diru zuzkidura dago eta eskariak abenduaren 15era aurkeztu daitezke

Laguntza horiek atzeraeraginezko izaera izango dute, martxotik hasi eta abenduaren 15era bitarteko epea barne hartuko dituztenak. Aldi baterako laguntzak eta laguntza osagarriak izango dira, beste administrazio publiko batzuek helburu berberetarako onartuekiko. Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda dagoen langabe bat kontratatzeak dakarren kostuaren zati bat ordaintzea izango da.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, eskatzaileen diru-sarrerak eta seme-alaben kopurua kontuan hartzeaz gain, lehentasuna emango zaie guraso bakarreko familiei, desgaitasuna duten pertsonei eta genero-indarkeriaren biktimei.

Guztira laguntzatarako 20.000 €-ko diru zuzkidura dago

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehazten da:

  • 20.000 € edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatuari 400 €-ko diru-laguntza emango zaio hilean.
  • 20.000 €-tik gorako eta 50.000 €-tik beherako familia-errenta estandarizatuari 300 €-ko diru-laguntza emango zaio hilean. 

Eskariak abenduaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan