Ermua, inoiz baino prestatuago bihotz-gelditzeen aurrean

15.10.21
Gizartea

Bihotz Geldialdiaren Nazioarteko Eguna da bihar larunbata, urriak 16. Gaixotasun hori ikusarazteko eta herritarrak kontzientziatzeko data sinbolikoa da. Izan ere, urtero 30.000 bihotz-biriketako geldialdi baino gehiago gertatzen dira ospitaletik kanpo, eta erantzun azkarrak areagotu egiten ditu biktimaren biziraupen-aukerak.

Nazioarteko gidetan oinarrituz, hauek dira geldialdi baten aurrean jarraitu beharreko pausoak, modu laburtuan:

  1. Ingurua segurua dela ziurtatu
  2. Biktimaren egoera aztertu. Arnasa normaltasunez hartzen ez badu, geldialdia izan duela esan nahi du
  3. 112 zenbakira deitu
  4. Konpresioak egiten hasi
  5. Desfibrilagailua hartu eta argibideei jarraitu

Egun honen aurrean, aurten Ermuko Udalak eta Bexen cardio herriko enpresak elkarlanean landutako proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure herria kardio-babestua izan dadin. Horretarako, Lehen Sorospenetan, Bihotz-biriken Bizkortzean (BBB) eta desfibrilagailuen erabileran formakuntza jaso zuten 200 pertsona baino gehiagok. Bestetik, Reanibex 100 modeloko 10 desfibriladore berri jarri dira herriko hainbat puntutan, eta erabilera publikorako prest daude eguneko 24 orduetan.

Proiektua borobiltzeko, formazio ikastaroetan parte hartu duten boluntarioek bi aplikazio erabiltzeko aukera dute: batetik, Reanibex Training web plataforma, online formakuntzarekin jarraitu ahal izateko; eta bestetik, Reanibex Alert mugikorretarako aplikazioa, herrian zehar instalatu diren desfibriladoreen inguruko informazioa biltzen duena eta bihotz geldialdi bat jazoz gero boluntarioei abisuak bidaltzen dizkiena.

Garrantzitsua da azpimarratzea osasun arloko profesionalak iritsi bitartean, lekukoak direla biktimarekin lehen minutuak pasatzen dituzten pertsonak. Beraz, biztanleria guztia oinarrizko bizkortzean prestatuta izanez gero, egungo errealitatea oso bestelakoa izango litzateke.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu