Minbiziaren gaixotasuna gainditu ostean, nutrizioa eta bere erronkak ikertzea

18.10.21
Gizartea

Bizkaiko Minbiziaren Kontrako Elkarteak eta Ermuko boluntario taldeak herriko zazpigarren martxa sinbolikoaren inskripzioekin lortutako dirua eman zuten atzo. Itziar Tueros AZTIko Elikadura eta Osasuneko koordinatzaile eta doktoreak jaso zuen taloi sinbolikoa. Zehazki honako ikerketan erabiliko du: "Tresna molekularren arabera bularreko minbizia gainditu eta onik atera direnentzako nutrizioa zehatza: nutrigenetika, lipidomika eta mikrobiota". Ikertzailearekin batera Mila Gullón probintziako Minbiziaren Aurkako Elkarteko presidente berria eta Verónica Malda gerente berria ere izan ziren Orbe kardinalaren plazan. Beatriz Gamiz lehen alkateordeak udala ordezkatu zuen, alkatea krogresu batean zegoelako.

Ikerketa Donostiako Onkologikoa zentroan egingo da, gaixotasunetik bizirik atera diren 50 emakumeri jarraipena eginez. “Bere bizitzako hainbat alderditan (nekea, energia, gogo-aldartea, loaren kalitatea) nolakoa izan duen eragina ebaluatuko du. Minbizia gainditu ondoren emakume horiei eman dakiekeen dieta osasungarriaren aldean onurarik duen aztertuko du. Helburua da programa funtzional bat izatea, zientzian oinarritua eta gaixo guztientzat ekonomikoki eskuragarria izateko egokitua” ikertzaileak adierazi zuenez. Diziplina anitzeko talde oso baten lana (matematikaria, biologoa, soziologoa...) da, erantsi zuen.

Antolatzaileek datozen egunetan zehaztuko dituzte pandemiak baldintzatutako urte berezi honetan bildutako diru-kopuruaren zifrak, izan ere, ekimena antolatu eta iragarri zenean alarma-egoera eta murrizketak mantentzen zirenez ez da martxarik egin. Hori dela eta, aurreko urteetan adina jarraitzaile ez dira batu aurreikusitako ekintza sinbolikora, baina 1700 izen-emate baino gehiago eta ermuarren elkartasuna lortu dituzte. Atzo eguerdian ehundik gora lagun bildu ziren plazan. Herriko boluntario taldeak milaka parte-hartzaileen inplikazioa eta elkartasuna eskertu nahi izan zuen. 2021honetan soberan geratu diren kamisetak eta materiala La Palma uhartera bidaliko dira, ‘Cumbre vieja’ izeneko sumendiak kaltetutako pertsonentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu