'Gurasolagun' ekimenean izena-emateko epea zabalik
‘Berbalagun’ egitasmoaren baitan dagoen ‘Gurasolagun’ proiektuko denboraldi berrian izena-emateko kanpaina gaurdanik eta datorren azaroaren 12 bitartean zabalik egongo da, antolatzaileek ezagutzera eman dutenez. Denboraldi berrirako kanpaina Ermuko lehen hezkuntzako ikastetxe guztietara zabaldu da eta horiekin koordinaturik eta elkarlanean bideratuko .
‘Gurasolagun’ jardueran eskolako ume eta haien gurasoek hartzen dute parte. Astean behin eta ordubetez, guraso eta umeak askari orduan elkartzen dira eta euskara hutsez aritzen elkarrekin, eskola orduak bukatu eta gero. Talde bakoitza 5-6 gurasoz eta kopuru bereko umez osatutakoa da.
Helburu orokorra, euskara praktikatzea baldin bada ere, umeek gurasoak euskaraz aritzen ikusaraztea eta eredu hori barneratu dezatela da Gurasolagunek duen helburu espezifikoa. Izan ere, umeek euskara eskolatik kanpo ere komunikatzeko tresna dela ulertzea ezinbestekotzat jotzen du Gurasolagunek.
Horrenbestez, hurrengo egunetan ikastetxeetan 2 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek ‘Gurasolagun’ ekimenaren berri jasoko dute ikastetxeen bitartez. Gurasook, animatu eta praktikatu euskara eskoletan zuen umeekin batera!
Argibideetarako deitu 663 070 492 telefonora, idatzi horren WhatsApp-era edo ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago