Julene Bouzo omenduaz hasiera emango zaie Mikologia Jardunaldiei

21.10.21
Gizartea

Ermuko Mikologia Lagunen Elkarteak urtero antolatzen dituen jardunaldien edizio berria gauzatuko du aste honetan. Iaz jarduera ezin izan zen ospatu Covid-19aren pandemiagatik.

Programak gaurko iragartzen du k kirolari eskainitako eguna dela. Horrela, gaur arratsaldean Julene Bouzo Agirregomezkorta atleta gazteari omenaldia egingo zaio. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan. Bihar, ostirala, ‘perretxikoen kontsumoagatiko intoxikazioei’ buruzko hitzaldia izango da. Lobiano Kulturgunean egingo da, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Larunbatean, espezieak biltzeko inguruko basoetara irteera egingo da, eta arratsaldean bildutakoak identifikatu eta sailkatu egingo dira.

Igandean, Orbe Kardinalaren plazan jarriko den erakustaldian bezperan jasotako horiek guztiak, jateko onak nahiz pozoitsuak, erakutsiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26