Hainbat deialdi egin dira argiaren erreziboaren igoera dela-eta
Argindarraren ordainagiria handitzearen inguruko kezka asko zabaldu da gizartean, ordainagiriaren ehunekoa handitzen den erritmoaz batera. Ermuan ere kezka nabari da kalean eta, jada, hainbat ekimen daude deituta precio igoera horren aurrean informatzeko eta erantzuteko.
Lehenengo ekimena, gaur ‘Goiener’ izeneko energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eskainiko duen hitzaldi informatiboa da. Saioari jarri zaion izenburu ondorengoa da; energia-subiranotasunerako mekanismoak: autokontsumoa eta energia-komunitateak. Gaur, osteguna, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera izango da Lobiano Kulturgunean. ‘ZukAldatu'' ekimenak antolatu du.
Bigarrena, tarifa elektriko eta prezioen igoeraren aurkako kontzentrazioa da. Datorren asteko ostiralerako dago deituta, urriaren 29rako, arratsaldeko 7etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan. Espainiako Langileen Alderdi Komunistak eta gazte komunisten kolektiboek deitzen dute.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu