Normaltasunaren zaporea berreskuratzen joateko...XXI. jardunaldi gastronomikoak

25.10.21
Gizartea

Gastronomia Jardunaldiak berreskuratuko diogu berriz ere Ermun, edizio xumeago eta laburrago batekin, normaltasunera itzultzen ari garenaren beste adibide bat bezala. Urriaren 28tik azaroaren 7ra ospatuko da herriko hogeita batgarren edizioa, beste behin Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatutakoa. Urteroko legez, bere ekitaldi nagusia pintxo lehiaketa izango da, non 14 establezimenduk parte hartuko duten, miniaturazko mokadu bikainekin. Epaimahai batek aukeratuko du, bere ustez, urteko proposamenik onena dena. Eta bezero eta publiko orokorreko kideok ere gure gustukoena bozkatu ahal izango dugu, pintxo herrikoiena aukeratzeko. Parte-hartzaileen artean produktu sorta zoragarri bat zozketatuko dute antolatzaileek. Eta bi dastatze gidatu eta doakoak izango dira, horietarako parte-hartzaile kopuru mugatu izanik.

Programa aste honetako ostegunean hasiko da, ardo dastaketa batekin, Valdemar upategiko Cecilia Cantabrana sommelierraren eskutik. Arratseko zazpiak eta laurdenetan hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Jarduera doakoa da eta edukiera mugatua izango da.

Bigarren dastaketa hurrengo asteko ostiralean izango da -azaroak 5ean-, 19:00etan Lobiano Kultur Gunean. San Martin azokaren atarian, euskal sagardoa ezagutzea eta gozatzea proposatzen du elkarteak. Ekitaldian Euskal sagardoa izeneko 5 sagardo dastatuko dira, Mikel Garaizabal sagardoaren kultura dibulgatzailearen gidaritzapean. Horrez gain, Unai Agirre ‘Euskal Sagardoa’ elkarteko koordinatzailea izango du lagun. Jarduera hau ere doakoa da eta edukiera mugatua izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu