Udalbatza aurrez aurre bilduko da urriko Osoko Bilkuran

25.10.21
Erakundea

2022ko Ordenantzak izango dira bileran eztabaidatu beharreko puntu nagusia

Astearte honetan, hilak 26, urriko ohiko Osoko Bilkura egingo da, eta zazpi puntu izango dira aztergai eguneko gai-zerrendan. Saioa aurrez aurre egingo da 19:00etatik aurrera udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Zinegotzi ermuarrek 2021ean udaletxean egingo duten lehen Osoko Bilera izango da, pandemiaren ondorioz saio guztiak telematikoki egin baitira.

Bilkurari hasiera emateko, Udalbatzak ohiko gonbidapena egingo die bertaratutako zinegotziei, bilkurako gai-zerrendako edozein gairi buruz egon litekeen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Ondoren, joan den irailaren 21eko akta bozkatuko da, eta hirugarren puntuak eman diren Alkatetzaren azken dekretuei buruzko informazioa jorratuko du.

Eguneko laugarren gaia 2021eko lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea izango da, eta puntu hori bozkatu ondoren, 2022ko tasa eta ordenantzetarako aurkeztutako proposamenak eztabaidatuko dira. Bilkura amaitzeko, desjabetze-espediente bat hastea ebatziko da, eta, hala badagokio, eskaerak eta galderak egingo dira.

Osoko Bilkura streaming bidez jarraitu ahal izango da 19:00etatik aurrera udalaren webgunean eta YouTubeko kanalean.

Goizean, Informazio Batzordea

Asteartean bertan, 09:30ean, Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea egingo da, eta hiru gai jorratuko dira nagusiki: etxeko lanean eta zaintzan trebatzeko prestakuntza-programa, Ermua iSTEAM eta Ermua Smart City 2021 tailerrak, eta 2022ko aurrekontuetarako partaidetza-prozesua.

Saio hau ere zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez 09:30etatik aurrera udalaren webgunean eta YouTubeko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako