Hastear da 2022ko Aurrekontuetarako parte-hartze kanpaina

27.10.21
Erakundea

Ermuko Udalak herritarren proposamen eta lehentasunen bilketa antolatu du aurten ere, 2022ko Udal Aurrekontuak zehazte aldera. Herritarrek egiten dituzten ekarpenak lagungarriak izango dira erakundearentzat, bizilagunentzat garrantzitsuenak diren eremuak zehazteko eta, horrela, datorren ekitaldiko aurrekontua doitzeko.

Parte-hartze prozesua ostiral honetan, urriak 29, hasiko da. Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute beren lehentasunak, hobetzeko ideiak edo iradokizunak aurkeztuz azaroaren 7ra arte.

Herritar guztiei parte-hartzea errazteko, Udalari proposamenak helarazteko hainbat bide prestatu dira:

  • Erakundean lantzen ari diren ardatz estrategikoak jasotzen dituen galdetegi bat banatuko da herriko etxebizitza guztietara. Ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek beren lehentasunak zein diren adierazi ahal izango dute, eta, gainera, udalerrian gauzatu nahi lituzketen jarduerak edo ideia zehatzak idazteko gune bat izango dute. Inprimaki hau hemen entregatu ahal izango da:
    • Correos-eko edozein postontzitan, frankeatu beharrik gabe.
    • Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian eta liburutegian prestatuko diren hautestontzietan.
  • Galdetegia formatu digitalean aktibatuko da urriaren 29an udalaren webgunearen bidez, eta bertan formularioa bete eta bidali ahal izango da.

Informazio-karpak

Pandemiaren aurreko urteetan bezala, Udalak informazio-karpak jarriko ditu herriko hainbat tokitan, herritarrek prozesuari buruzko informazio gehiago lor dezaten eta galdesortak entregatu ditzaten. Galdetegiak instalazio horietan ere egongo dira eskuragarri. Karpak 18:00etatik 20:00etara egongo dira erabilgarri, data eta kokapen hauetan:

  • Azaroak 3, asteazkena: Patxi plazan, San Pelaio plazan eta San Lorentzon, hotelaren aurrean.
  • Azaroak 4, osteguna: Patxi plazan eta San Isidro kalean, Lobianoren atzeko aldean.
  • Azaroak 5, ostirala: Patxi plazan, San Pelaio plazan eta San Lorentzon, hotelaren aurrean.

Proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANarekin identifikatzea, bai aurrez aurre parte hartzerakoan, baita Internet bidez egiterakoan ere.

Ideiak bildu ondoren, ekarpen guztien balorazio teknikoa egingo da, eta erabakiko da ea 2022ko Aurrekontuan sartzen diren, ezesten diren edo azterlan gehigarrien zain edo etorkizuneko jarduketetarako uzten diren.

Gainera, zinegotziak telefonoz jarriko dira harremanetan ekintza zehatzak proposatzen dituzten pertsonekin eta hartutako erabakiaren berri emango diete, eta azken emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira.

Bideo labur bat uzten dizuegu, parte hartzeko prozesu osoa laburbiltzen duena. Proiektua astearte honetan, hilak 26, aurkeztu da Informazio Batzordean.

2021eko Aurrekontuen kontuak ematea

Herritarren lehentasunak zehazteko galdera-sortarekin batera, Udalak argitalpen labur bat banatuko du postontzietan. Esku-orri horretan, herritarrek bereziki garrantzitsutzat jotako eremuen inguruan 2021ean egindako jarduera garrantzitsuenak laburbilduko dira: enplegua eta ekintzailetza; bazterketa-arriskuan dauden pertsona eta familientzako laguntzak; irisgarritasuna eta mugikortasuna; gardentasuna, zerbitzuen hobekuntza eta herritarren arreta; eta ingurumen-iraunkortasuna.

Argitalpen osoa lerro hauen azpian irakurri dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako