Datorren astean berrireiko da Merkatu plaza
Ermuko merkatu plaza datorren astean irekiko da berriro, SARS-CoV-2 koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-larrialdia indarrean egon den hilabeteetan itxita egon ondoren. Rosa Maria Cid Merkataritza eta Kontsumoko administrazio-unitateko zinegotzi ordezkariak iragarri du instalazioa datorren asteartean, azaroaren 2an, irekiko dela, garbiketa orokor sakona egin eta prest jarri ondoren.
Instalazioak estalkia du eta baita aireztapena ere, baina osasun-agintarien prebentzio-gomendioei eutsi beharko zaie: hauek dira; nahitaezkoa izango da maskara eramatea eta behar bezala jarrita edukitzea; pertsona askoren kontzentrazio edo pilaketak saihestea; 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuen higiene zorrotza mantentzea.
Irekiera normaltasun berriaren testuinguruan egingo da eta horrekin baldintza klimatologikoetatik babestutako espazio estali bat irabaziko dugu, negua gero eta gertuago baitago. Gainera, datorren larunbatean ordua aldatuko dugu hurrengo neguko urtarora egokitzeko eta lehenago ilunduko duenez, merkatuan aterpea eta argia izango dugu, egunak laburragoak izango baitira. Eraikina berriro irekitzearekin batera, bertako taberna eta eskualdeko baserrietako nekazaritza-produktuen salmenta berreskuratuko dira.
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du