Hilerria prest dago Santu Guztien Egunerako

29.10.21
Gizartea

Datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna ospatuko dugu. Egun horretan, hildako pertsona guztiak gogoan izan eta oroitu ditugu. Gurtza egun honen aurrean, Udal Obra eta Zerbitzuetako Brigadak Ermuko hilerria prestatu du, bisitari gehiago izango diren egun hauetan itxura ona izan dezan. 

Kanposantua urriaren 30etik (larunbata) azaroaren 1era arte egongo da zabalik, 09:00etatik 20:00etarako ordutegian. Hilaren 1ean, Udal brigadako langileak 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egongo dira instalazioan, hilerrira doazen pertsona guztiei laguntza eta arreta emateko. 

Aurreko urteetan izandako harrera ona ikusita, oraingoan ere megafonia sistema bat jarriko da kanposantuan, ingurugiro musika erreproduzitzeko. Aurten ez dago edukiera mugarik, baina aurreikusita daude eta jarrita egongo dira gel hidroalkoholikoaren banagailuak eta sarrerako eta irteerako zirkuituaren seinaleak.

Segurtasun neurriak 

Udaltzaingoak dispositibo berezia antolatu du egun horietan zehar ibilgailuen sarrerak eta irteerak erraztu eta kontrolatu ahal izateko; izan ere, hilerria herriko erdigunetik urrun gelditzen da, Pagorbe inguruan. Horregatik, eta bertaratzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko, udaltzainak asteburu osoan zehar inguru horretara adi begira egongo dira, eta pertsonen eta ibilgailuen trafikoa kontrolatuko dute. Hilaren 1ean, agente bat arduratuko da ospakizuna arazoik gabe igarotzen dela kontrolatzeaz, eta Vialbeko zabalgunean prestatuko den aparkalekua seinaleztatuta egongo da. Jende asko gerturatzen bada, aurreko egunetan ere dispositiboa martxan izango da.

Ibilgailuak aparkatu daitezkeen zonaldeak mapa honetan topatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu