A. Hernandezek irabazi du Legazpiko X. zizklo krosa

02.11.21
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso etxeek babestutakoa) irabazi du Legazpiko X. ziklo krosa. Txirrindulari ermuarrak denboraldiko lehen garaipena lortu ditu lasterketa gipuzkoar lokaztuan. Bere bigarren podiuma da, duela egun batzuk Trapagaranen lortutakoaren ondoren.

Specialized-Ermua Innpulsoko korrikalariak lasterketa erditik aurrera kontrolatu zuen, Gonzalo Inguanzo gainditu zuenean. Azkenik, Aitor Hernandezek garaipena lortu zuen helmugan lehen zeharkatuz, Iñigo Gómez bigarrenaren aurretik eta Inguanzo bera hirugarren sailkatuari tartea aterata.

Aitor Hernandezen adierazpenak: "Oso pozik nago denboraldi honetan lehen aldiz besoak altxatu izaneaz. Gogo handiz nentorren hona, eta ahalik eta ondoen bete dut helburua. Lasterketa gogorra egin da, zirkuitua oso polita zegoen lokatzarekin, beraz indarrak neurtu behar izan ditut azeleratu ahal izateko eta lasterketa erdian buruan jartzeko. Garaipen honek moral eta konfiantza injekzioa suposatzen du hurrengo lasterketetarako”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira