Lehen hamabostaldi honetako gauetan trenbidean lanak egingo dituela iragarri ditu ETSk

04.11.21
Hirigintza

Ermuko trenbidea harriz eskuilatuko du mantentze-lanen barruan, segurtasunagatik eta zarata gutxitzeko

Eusko Trenbide Sareak (ETSk) jakinarazi du, azaroko lehen hamabostaldiko hainbat gauetan Ermutik igarotzen den trenbidearen hainbat puntutan lan egingo duela, bagoietako gurpilen eta bideko errailen (biak metalezkoak) arteko iterazioak edo kontaktuak sortzen duen zarata arintzeko, ahal den neurrian. Lanak hainbat lekutan egingo dituzte, burdin bidearen metalezko erreiak eskuilatuko dira –teknikoki moldatuko –, tren-unitateak erreiaren buruan igarotzeak eragindako uhin-higadura murrizteko edo kentzeko. Hau da, harri batzuk erabilita hirigunetik doan burdinbidea arbastuko edo eskuilatuko da hiri-bidearen zati hori, ukipen-elementuek marruskadura naturalagoa eta jariakorragoa izan dezaten, hots edo kirrinka gutxiagorekin.

Burdin bideko lan horiek aldian behingo mantentze-lantzat hartzen dira, beharrezkoak dira unitateen segurtasuna bermatzeko eta errepideen hurbileneko ingurunean eragin akustikoak murrizteko.

Eskuilatze-lanak gaueko 23:30etan hasiko eta hurrengo eguneko 5:00etan bukatuko dira. Zeregin horretan hainbat zarata sortzen duten bitarteko mekanikoak erabili behar direnez, zaratak gaueko isiltasunean gehiagotu edo modu errazean sentitu ahal izan daitekeelarik. Hori dela eta, ETSk aldez aurretik barkamena eskatu die tren-ibilbidetik gertuen dauden etxebizitza-eraikinetan bizi diren pertsonei (batez ere Gipuzkoa etorbidean, San Antoniotik Sallabentera artekoak), bizilagunen lo edo atsedenaldiari eragin ahal izango baitie.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko