2022ko aurrekontuetarako parte-hartze kanpaina azken txanpan sartu da

05.11.21
Erakundea

Ermuko Udalak herritarren proposamenak biltzen jarraitzen du 2022. urteko aurrekontuak zehazteko. Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek dute aukera hobetzeko ideiak, iradokizunak eta lehentasunak aurkezteko igande honetara arte, azaroak 7.

Ekarpenak biltzeko kanpainan parte hartzeko bideak honako hauek dira:

  • Aurrez aurre, herriko etxe guztietara postontzietan banatu den galdetegia betez. Fitxa honetan pertsona bakoitzaren lehentasunak zein diren adieraz daiteke, erakundean lantzen ari diren ardatz estrategikoen barruan, eta ideia zehatzak idatzi ahal izateko espazio bat eskaintzen da. Formularioa hemen entregatu daiteke:
    • Correoseko edozein postontzitan, frankeatu beharrik gabe.
    • Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean, Miguel Angel Blanco udal liburutegian eta kiroldegian horretarako prestatutako hautestontzietan.
    • Ostirala 5, 18:00etatik 20:00etara, Patxi plazan, San Pelaion eta San Lorentzon hotelaren aurrean jarriko diren karpa informatiboetan.
  • Modu digitalean, udalaren webgunean prestatu den online galdetegia betez.

Proposamenak edozein formatu eta lekutan aurkezteko, NANarekin identifikatu beharko da.

Ideiak jaso ondoren, ekarpen guztien balorazio teknikoa egingo da, eta 2022ko aurrekontuan sartzen diren, ezesten diren edo azterlan gehigarrien zain edo etorkizuneko jarduketetarako uzten diren erabakiko da.

Gainera, zinegotziak telefonoz jarriko dira harremanetan ekintza zehatzak proposatzen dituzten pertsonekin eta hartutako erabakiaren berri emango diete. Prozesuaren azken emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako