Azken egunak Ermua Smart City tailer teknologikoetan izena emateko

05.11.21
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Alorrak Ermua Smart City tailerrak antolatu ditu 10 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Ekimen honetan, parte-hartzaileek modu praktikoan landuko dituzte STEAM gaitasunak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) elektronikako, robotikako eta teknologiako dinamiken bitartez.

Tailerrak azaroaren 13, 20 eta 27an eta abenduaren 4an izango dira, 10:00etatik 13:30etara, Izarra Centren. Izena emateko epea azaroaren 10ean, asteazkena, amaituko da, eta gehienez 24 umek parte hartuko dute, bi taldetan banatuta.

DoPlay enpresa arduratuko da saioak eman eta dinamizatzeaz. Bertan, gazteek Ermuan aplikatzen diren teknologia berriek (eraikinak, argiak, kaleak, edukiontziak, etab.) iraunkortasuna, bizi-kalitatea eta zerbitzuak nola hobetzen dituzten pentsatuko dute. Haiek diseinatuko dute etorkizuneko hiria.

Horretarako, prototipoak sortuko dituzte Lego piezen, sentsoreen eta mikroprozesadoreen bidez, beren ideiak islatzeko. Beharrezko material teknologiko guztia DoPlayk emango du, eta parte-hartzaileei elementu bakoitza nola erabili adieraziko die, egungo osasun-gomendioei jarraituz.

Izena ematearen kostua 30 eurokoa da haur bakoitzeko; izan ere, plaza bakoitzak 150 euroko prezioa izan arren, gainerakoa Ermuko Udalak ordainduko du.

Izen-ematea esteka honen bidez bete daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren