Atletismo Ermuak taldeak ikastaroa eta teknifikazio jardunaldia antolatu ditu

05.11.21
Kirolak

Ermuan atletismoko bi jarduera izango ditugu bi asteburutan jarraian, kirol hori autonomia eta estatuan sustatzeko lanean. Lehenengoa gaur ekingo dugun asteburuan gauzatuko da -ostiral eta larunbatean-, azaroaren 5ean eta 6an. Atletismoko entrenatzaile nazionalari buruzko ikastaroa da, 1ngo mailakoa, Beti Ondoko instalazio estalian emango dena. Izena eman duten pertsonek ikastaroko irakasgai espezifikoak ikusiko dituzte, eta, bereziki, hainbat jauzi: altuera, luzera, pertika eta jauzi hirukoitza. Ikastaro honetan "Kirolene"k antolatu du eta bertan Antonio Cid entrenatzaile ermuarra izango da hizlari.

Datorren asteburuan -azaroak 13 eta 14-, Espainiako Atletismo Federazioaren teknifikazio jardunaldi berri baten egoitza izango da Ermuan, Kirol Kontseilu Gorenaren Plan Nazionalaren barruan. Horietara Espainiako jauzien espezialitateko onenetako batzuk etorriko dira entrenatzaile eta hizlari gisa. Larunbatean pertika eta luzera landuko dira, Angel Sainz eta Eusebio Gonzalez entrenatzaileekin, biak Espainiako Federazioko teknikari taldeko kideak.

Igandean, berriz, altueraren eta jauzi hirukoitzaren txanda izango da, bere espezialitatean erreferente diren bi entrenatzailerekin: Bartzelonako Miguel Velez eta Castellóko Claudio Veneciano, hain zuzen ere.

Ermua eta atletismoa egoitza eta erreferente izango dira Estatuan, ez bakarrik entrenamendu-talde gisa eta talentu atletikoen iturri gisa, baizik eta garrantzitsuagoa dena, atletismoaren barruan balioak eta ezagutzak transmititzen dituzten herri eta egoitz gisa.

Urriaren 31n, igandean, Ermuko Atletismo taldeak antolatu duen lehen lehiaketa ofiziala egin zen Beti Ondoko instalazioetan parte-hartze libreko probak hartuz, haur eta kadete mailetarako Bizkaiko Federazioaren egutegiaren baitan.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira