Euskal Birusak XXXI. San Martin azokaren programa ezagutzera eman du
Euskal Birusa elkarteak, San Martin azokaren antolatzaileak, ezagutzera eman ditu aurtengo edizioaren jarduerak, kartela ezagutzera emanez. Azoka, ohikoa den legez, azaroko bigarren larunbatean ospatuko da, hots; hamahiruan egutegiari jarraiki. San Martin azokak aurten bere hogeita hamaikagarren edizioa beteko du. Herriko ikastetxeetako postuak Konbentukoa kalean izango ditugu.
Urteroko legez, herriko plazan egongo dira bailarako ekoizle eta baserritarrak. Bertan kokatuko dira saiheski eta taloen postuak, eta bertan izango dantzarien erakustaldiak. Artisauak Santiago plazatxoan kokatuko dira beren produktuak eskaintzeko. Azpeitiko ‘Itsasi’ taldeko ‘joaldunek’ kalejiran ibiliko dira. Idi bikotea Probalekun kokatuko da beste behin eta Kulki taldeko jolasak San Martin plazatxoan egongo dira, gaztetxoen gozamenerako.
13:30ean, lehiaketetako sari banaketa izango da. Epaimahaiak saritutako postu bakoitzetik pasako da eta saria emango du. Arratsaldean, Luhartzek musika jarriko du plazako erromerian, 6etatik aurrera. 7etan Bizkaiko gaiteroen kalejira izango dugu.
Edizio honetan ez da izango animaliarik, ez Valdespina parkeko erakusketarik, ezta Errekaldetik parkera kaleetan jaisten den artalderik ere.
Ermuko azoka ez da egun bakar batera mugatuko, ohikoa den legez San Martin azokak berarekin baitakartza kultura jarduera piloa. Horri San Martin Kulturala deritzo eta azaroko hilabete osoan zehar gauzatuko da.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago