Minbiziaren aurkako martxa sinbolikoak ia 6.000 euro bildu ditu Ermuan
Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak urriaren 17an gure udalerrian gaixotasun horren aurka egindako VII. Martxaren emaitzak jakinarazi ditu.
Guztira 1.605 pertsonak hartu dute parte aurten martxan, eta edizio sinboliko horretan 5.944,65 euro biltzea lortu da. Zenbateko oso hori Itziar Tueros doktorearen (AZTIko Elikadura eta Osasun Koordinakundea) Doitasunezko elikadura bularreko minbizitik bizirik atera direnentzat, tresna molekular nutrigenetikoa, lipidomikoa eta mikrobiotikoaren arabera ikerketa proiektura bideratuko da.
Minbiziaren Aurkako Ermuko Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie aurten ere martxa hau babestu duten guztiei, minbiziaren aurkako ikerketarekin duten konpromisoa adierazteagatik.
La Palmarekin elkartasuna eta laguntza
Aurtengo martxa sinbolikoak ez du lortu plaza guztiak agortzea, eta, horregatik, Minbiziaren Kontrako Tokiko Elkarteak soberan geratu diren kamisetak La Palmako Cumbre Vieja sumendiak kaltetutako pertsonei ematea erabaki du, aurreko edizioetako Osasuna eta elkartasuna, partekatu behar duenarekin! leloaren ildotik.
Kamisetak doan bidaliko dira, Nacex garraio-enpresari eta Ermuko Auto Klasikoen Elkarteari esker, La Palmako El Pasoko Udalarekin duten harremanagatik.
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du