Ermuko liburutegiak Kultura Ministerioaren Maria Moliner saria eskuratu du

10.11.21
Udal Liburutegia

Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioak deitutako Irakurzaletasuna Sustatzeko Proiektuen Maria Moliner Lehiaketako saria lortu du Ermuko Udal liburutegiak 50.000 biztanletik beherako udalerrien kategorian.

Lehiaketa honek irakurzaletasuna, eraginkortasuna eta liburutegi-lana, komunitatean gizarteratzea eta teknologia berrien erabilera uztartzen dituen proiektu bakarra gauzatzen duten liburutegiak saritzen ditu.

Udal liburutegiak aurten aurkeztu duen proiektuaren izenburua Biblioteca non stop da, eta ezaugarri nagusia biztanleriaren sektore guztiei zuzendutako jardueren eskaintza iraunkorra da, haurtxoak, umeak, gazteak, helduak eta hirugarren adinekoak barne hartzen dituena.

Liburutegiak hamahiru irakurketa-klub, komikiak sustatzeko kanpaina, erakusketak, ipuin kontalarien saioak, tailerrak, gai desberdinetako irakurketa-gidak eta liburuen aurkezpenak antolatzen ditu, doan, beste jarduera askoren artean.

Sari honen zenbatekoa 2.014,69 eurokoa da, eta edozein euskarritako liburuak eta aldizkako argitalpenak erosteko erabili beharko da. Aurten Estatu mailako 370 ekintza saritu dira.

Azken urteotan, Ermuko liburutegiko irakurzaletasuna sustatzeko programa zabala estatuko onenetakoa izan da, eta 2005ean Maria Moliner Sari Nazionala jaso zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
Imagen
11.02.26
Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik

'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da