Ermuko 'Global Futurizer' dinamika parte-hartzailean, hausnaketa eta proposamenak egingo dituzte gazteek

12.11.21
Ekonomi Sustapena

Ermuak eta Izarra Centrek, ''Global Futurizer'' izeneko -dinamika parte-hartzaile eta sortzailea- hartuko dute datorren azaroaren 29an. ''Global Futurizer'' proiektu esperimentala da, eta erakundeen artean lan egiteko eta komunikatzeko modua eraldatzeko anbizioa du. Ekimenak eragin soziala eta eraldaketa sortu nahi ditu, erabiltzen den lekuetan. Berrikuntzarako ekitaldi honek aukera ematen die erakundeei hausnarketa partekatu baten ondoren identifikatu dituzten beharrizanak probatzeko eta irtenbide berriak sortzeko. Parte hartzea librea eta borondatezkoa da; baldintza bakarra da 16 urtetik gorako gazte bat izatea eta ondorengo formularioaren bidez izena ematea.

Gure udalerriko gazteak izango dira ekitaldiaren protagonista nagusiak, beren ikuspuntu eta proposamen zehatzak eskaini ahal izango dituztelarik. Beraiek izango dira konponbide sortzaileak bilatzeaz arduratuko direnak, beren ikuspuntuaren eta kolektibo gisa dituzten beharren ikuspegitik. Egun horretan -azaroak 29ko astelehenean-, espezialitate edo prestakuntza desberdinetako ikasleek Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN, 2009) lehen promoziotik sortutako taZEBAez ekintzaile-taldearekin lan egingo dute. Taldeak saioa dinamizatuko du eta ikasle gazteek gure Udaleko Garapen Ekonomikoaren arloak planteatzen dituen erronkei helduko diete, beren proposamen arrazoituak planteatzeko. Parte-hartzaileek sormen eta berrikuntza oinarri hartuta konponbideak bilatuko dituzte proposatutako erronken aurrean, ideiak sortzeko prozesu dinamiko baten bidez.

Hausnartu, landu eta proposatu beharreko gaiak

Ekitaldia egun bereko bi ordutegitan gauzatuko da, talde bi ezberdinekin. Lehenengo saioa goizez izango da 10:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz. Saio honetan honako erronka hauek landuko dira:

  • Udalerrian tokiko talentua atxikitzeko moduari buruzko ideiak
  • Aro digital honetan gazteek kulturan murgiltzeko dituzten aukerei buruzko hausnarketak

Arratsaldeko saioa 16:00etatik 19:00etara egingo da eta berezitasun nagusi bat izango du: ingelesez egingo baita. Horregatik, saio eta talde honetan parte hartzeko, beharrezkoa da Shakespeareren hizkuntzan ezagutza aurreratuak eta arintasuna izatea. Leinn graduko nazioarteko 10 bat ikaslek parte hartuko dute, ingelesez hitz egiten duten hainbat herrialdetakoak. Talde honetan lan egiteko zehaztu eta proposatu diren erronkak honako hauek dira:

  • Aro digital honetan gazteek kulturan murgiltzeko dituzten aukerei buruzko hausnarketak
  • Gazteengana iristeko bideak sortzeko moduari buruzko ideiak, gazteen herritarren parte-hartzea indartzeko eta hobetzeko xedez.

Ermuko ''Global Futurizer'' ekitaldian 16 urtetik gorako edozein gaztek har dezake parte, aldez aurretik honako esteka honetan izena emanda: https://forms.office.com/r/qP9DZ0UQDU.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat