Red Innpulsok antolaturiko alkateak eta berrikuntzaren V. Topaketan parte hartzen

15.11.21
Erakundea

Ermuko alkatea Viladecans herrian (Katalunian)dago gaur Innpulso Sarearen alkateak eta berrikuntzaren V. Topaketan parte hartzeko. Bi alkateek goizeko hamaiketan ireki dute jardunaldia eta ongietorria eman diete ekitaldian izan diren pertsonei, Baix Llobregat eskualdera eta Cúbic eraikinera hurbildutakoei. Jardunaldiak formatu mistoa du, bertara hurbildu direnentzat aurrez aurreko eta birtuala da on line bidez joan ez direnentzat. Viladecansek programaren eta bere mugarrien berri ematen du, sare sozialen bidez.

''Innpulso Emprende'' topaketaren V. edizio hau herriko udalarekin lankidetzan antolatu da, eta Europako Batzordeak bultzatutako Klima Neutrikoen Hirien Misioaren esparruan egiten da: "100 Climate-neutral Cities by 2030 – By and for the Citizens" delakoaren barne.

Ermuak GAIA Klusterrean, Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartean, sortutako "Digitomica" (pentsamendu konputazionala) izeneko proiektu ekintzaile eta berritzailea aurkeztuko du. Ekimen hori Izarra Centre eraikinean kokatuko da eta bertan izango du egoitza.

Gaur arratsaldean, arratsaldeko 17:15etatik aurrera, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren Idazkari Nagusia, Teresa Riesgo,izango da Innpulso Sareko presidente kideekin batera jardunaldiari amaiera ematen eta sariak banatzen.

Ekitaldi hau hiri adimendunen esparruan erreferentziazko ekitaldia "Smart City Expo World Congress 2021" delakoaren ospakizuna aprobetxatuz egiten da, zeina Bartzelonan hasiko eta mamituko dena bihartik ostegunera -2021eko azaroaren 16tik 18ra-.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako