Imagen
Doako Yoga Txiki klasea kiroletako bazkide diren 6 eta 12 urte arteko haurrentzat
16.11.21
Kirolak
Ermuko Udaleko Kirol Alorrak Yoga Txiki masterclassa antolatu du bazkide diren 6 eta 12 urte arteko umeentzat. Vanessa Lopez irakasleak gidatuko du saioa igande honetan, azaroak 21.
Yoga gure gorputza, arnasketa eta garuna, guztia aldi berean, aktibo mantentzeko modua da. Gainera, yoga egitean oso ongi sentitzen gara!
Jarduera hau doakoa da, eta udal kirol zerbitzuetan abonatuta dauden umeek bakarrik parte hartu ahalko dute bertan. Miguel Angel Blanco kiroldegiko 4A aretoan emango da klasea, adin taldeen arabera bereizitako bi ordutegitan:
- 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrak (6-9 urte): 10:00etatik 11:00etara
- 2009 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrak (10-12 urte): 11:00etatik 12:00etara
Plazak mugatuak dira, eta saioetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea 943 17 90 90 telefono zenbakira deituta. Animatu zaitez!
Lotutako albisteak
Imagen
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira