Hainbat alkateek berrikuntzan eta garapenean izandako esperientziak partekatu dituzte 'Smartcity World Congress' biltzarrean
Bartzelonako ''Smartcity World Congress 2021'' nazioarteko ekitaldiak, inaugurazio-egunean, hainbat hiritako alkateak bildu zituen mahai-inguru batean, berrikuntzaren bidez hirien garapenaz hitz egiteko, eta tokiko ekosistemaren eragileen inplikazioaren garrantziaz hitz egiteko. Mahai horretan bildu ziren RECI eta Innpulso sareetako presidenteak, hurrenez hurren, Pablo Hermoso de Mendoza Logroñoko alkatea, Viladecanseko Carles Ruiz eta Ermuko Juan Carlos Abascal presidentekideak, Paco de la Torre Malagako alkatea eta Yolanda De Aguilar Malagako Kongresu eta Azoken zuzendaria (FYCMA).
Parte-hartzaile bakoitzak bere hirian jarraitutako ibilbidearen alderdiak eta betetako mugarriak nabarmendu zituen. Abascalek Ermuko Udalak duen berrikuntza-estrategia orokorra laburbildu zuen. Estrategia horren bidez, zientziaren eta berrikuntzaren hiri izateko izendapena ahalbidetu delako, eta baita ere Innpulso Sarean integratu izana, gaur egun kopresiditzen duelarik.
Smartcity World Congress hiri adimendunei buruzko nazioko eta nazioarteko ekitaldi handienetako bat da, eta jardueren agenda bizia eta erakusketarien gunea biltzen ditu mediterraneoko hiriburu eta Fira delakoan.
Juan Carlos Abascalek gaur bidaiatu du Malagara, XI. Toki Administrazioen Modernizazio eta Kalitate Jardunaldietan parte hartzera (JOMCAL akronomiaz deritzatenak), udal andaluziarrarekin batera Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak antolatzen dituenak. Alkateak Toki Administrazioen modernizazio eta digitalizazioari buruzko GT1 tailerrean parte hartuko du gaur arratsaldean. Tamaina handiko udal baten, udal ertain baten edo gurea bezalako udal txiki baten ibilbide-orriak eta adibideak aztertuko dituzte, bi Aldundirekin batera. Kasu praktikoak aurkeztuko dituzte. Xehetasun gehiago gaurtik datorren ostiralera bitarteko egitarau osoan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da