Imagen
Ikaskuntza eta dibertsioa gaztetxoentzat Ermua iSTEAMen eskutik
18.11.21
Ekonomi Sustapena
Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikoko Sailak aurten ere Ermua iSTEAM tailer teknologikoak antolatu ditu 11 urtetik gorako gazteentzat. Jarduera horiek abenduaren 27, 28 eta 29an izango dira Izarra Centren, eta doakoak dira parte-hartzaile guztientzat.
Nerea Casas – Math Mystery Box – dibulgatzaile zientifikoak emango ditu tailer dibertigarri hauek, STEAM trebetasunak garatzera bideratuak: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika. Programazioak lau jarduera biltzen ditu:
- Arropa sormenez birziklatzea: abenduaren 27an eta 28an, 9:30etik 11:00etara, ehun-material birziklatu edo berrerabiliak sortzeko tailer hau egingo da. Gazteak arropa modu sortzailean eraldatzeko erronkara hurbilduko dira, ehungintza birziklatzearen eta ohiko kontsumoaren alternatiba gisa arropa berrerabiltzearen abantailen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko. Tailerrean erabiliko den material guztia antolatzaileek eskainiko dute, parte-hartzaile bakoitzak landu nahi dituen jantziak eta ehunak izan ezik; horretarako, onena kamiseta liso bat erabiltzea da.
- Sandbox birtuala: abenduaren 27an, 11:00etatik 13:00etara. Proiekzioa duen hareazko kutxa honi esker, gazteak geologiaren eta topografiaren munduan sartu ahal izango dira. Tailer honetan lur geruza ezberdinak aztertuko dira zientzia honek eguneroko bizitzan duen garrantzia ikusteko.
- E-ehunak: abenduaren 28an, 11:00etatik 13:00etara. Hezkuntza-teknologiaren bilakaerari esker, proiektu berritzaileak egin daitezke, eta parte-hartzaileak plaken programazioaren munduan murgilduko dira wearableak edo arropa teknologikoak sortuz. Horrela, tailerrean, jantzietan eta osagarrietan teknologia integratzeak eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira, e-ehun proiektu bat gauzatuz: tenperatura irakurtzen duten paparrekoak, alarmadun poltsak, jokoa duten bandanak, etab.
- Snack experiments: abenduaren 29an, 11:00etatik 13:00etara. Zientzia ezagutu eta praktikan jartzea baino gauza hoberik ez dago. Jolasen eta erronka txikien bidez, parte-hartzaileak metodo zientifikoaren erabileran eta laborategiko lanean murgilduko dira. Besteak beste, gainazaleko tentsioa ustiatuko da, slime zientifikoa egingo da, landareen kromatografiak egingo dira eta plastiko termomoldeagarriarekin osagarri bat sortuko da. Horri NFC etiketa bat erantsiko zaio eta jardunaldietan parte hartzen duten pertsona guztientzako oroigarria izango da.
Izen-emate epea zabalik egongo da eskaintzen diren 40 lekuak betetzen diren arte. Bete ezazu izen-emate orria hemen.
Lotutako albisteak
Imagen

09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak
Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen

04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea
Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen

04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio
Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du