'El Sartenazo' padel-kluba afizionatuen estatuko txapelketarako sailkatu da
Ermuko ''El Sartenazo'' padel-klubak Euskadi ordezkatuko du datorren asteburuan Valentzian jokatuko den Afizionatuen Espainiako Txapelketan. Taldekako txapelketa nazional bakarra da afizionatuentzat; hau da ez profesionalentzat. Taldeak urrezko liga jokatu du aurten eta A Multzoko 3. mailako Bizkaiko txapelduna izan da.
Aurreko asteko larunbatean, @padelko.indoor pistan jokatu zuten B multzoko sailkapena triangeluar baten bidez; goizean 11: 30etan Arabako taldearen aurka neurtu ziren eta arratsaldean 16:00etan Bizkaiko beste taldearen aurka jokatu zuten. Bi partiduak irabazi zituzten eta Euskadiko txapelketa lortu zuten, datorren asteburuan Turia hirira bidaiatzeko txartela eman diena, autonomia erkidegoa ordezkatuz.
Kluba oso pozik dago eta paper ona egitea espero du. Azpian, estatuko sailkapen serietan parte hartu zuten jokalarien argazkia duzue.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira