Tokiko merkataritzan, eskatu ezazu euskaraz

22.11.21
Euskara

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailak tokiko merkataritza eta euskarazko kontsumoa sustatzeko kanpaina jarri du abian. Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskarazlelopean, Ermua da ekimenarekin bat egin duten EAEko 60 udalerrietako bat, eta 80 herriko establezimendu inguruk parte hartu ahal izango dute ekimenean.

Kanpaina honen helburua dendariak eta bezeroak erosketaren unean euskara erabiltzera bultzatzea da. Ekimenak, gainera, eguneroko erosketarekin, hurbiltasunarekin eta tokiko harremanekin lotzen du gure hizkuntza. Tokiko merkataritzaren berezko etxekotasunak konfiantzazko harremana sortzen du, eta harreman hori, aldi berean, produktuaren eta tratu pertsonalaren kalitatearekin lotzen da.

Ekimenaren ardatz nagusia lerro hauen ostean ikus daitekeen spot-a da. Bertan, erosleen eta saltzaileen artean eguneroko harremanaren ondorioz sortzen den konfiantza islatzen da, eta horretara iristeko tresna egokiena arreta norbere hizkuntzan jasotzea dela erakusten da.

Euskaraldiaren dinamikei jarraituz, zerbitzua euskaraz ematen duten establezimenduak identifikatu dira, bezeroek gure hizkuntza lasaitasun osoz erabili ahal izan dezaten, ahal den edo ez galdetu beharrik gabe. Horrela, estres linguistikoa saihesten da.

Ermuan antzeko ekimenetan parte hartzen duten 80 establezimendu inguru identifikatu dira (Euskaraldia eta Ermuan Bagara, adibidez), eta kanpaina honekin bat egitea erabakitzen duten saltokiek Betikoa. Gertukoa kartelak jarriko dituzte erakusleihoetan, bezeroek euskaraz arazorik gabe hitz egin dezaketela jakin dezaten.

Ekimenak abenduaren 31ra arte iraungo du ofizialki, baina gune batzuetan urtarrilean ere mantenduko da, merkealdiei keinu eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko