'Berbalagun' ekimenak bi jarduera iragarri ditu: pintxo laguna eta WhatsAppi buruzko tailerra
''Berbalagun'' ekimenak bi jarduera iragarri ditu datozen bi asteetarako. Lehenengoa datorren ostegunean, azaroak 25, egingo du ''Lagun pintxoa'' izenekoa. Pintxo-potea partekatzeko aukera paregabea izango da, euskara praktikatzen den bitartean.
Bigarren jarduera 65 urtetik gorako pertsonentzako WhatsApp aplikazioa hobeto ulertzeko tailerra da, abenduaren 1ean eta 2an egingo dena. Ermuko KzGunean (Teresa Muga eraikinea) emango da, egunero 2 orduz, 16:00etatik 18:00etara bitartean. WhatsAppen erabilera azaltzea lehenetsiko da, telefono adimendunetan edo smartphone-etan eskuragarri dauden gainerako aplikazioak ere ikusten saiatzeaz gain. Jarduera hau doakoa da.
Intendentzia eta antolaketa arrazoiengatik izena ematea komeni da eta horretarako ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora idatz dezakegu edo 663 070 492 telefonora deitu.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago