Mankomunitateak eskualdeko zaborra kopuruaz ohartarazi du Hondakinen Prebentziorako Europako Astean

23.11.21
Ingurumena

Mankomunitateak sentsibilizazio-kanpaina bat hasi du eskualdeak sortzen dituen hondakin ugarien harira.

Iosu Arraiz: eskualdeak 31.193 tona hondakin sortu zituen 2020an, ia tona erdi pertsonako. Gero eta gehiago birziklatzen dugun arren, gero eta gehiago sortzen dugu. Horregatik, herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina bat hasi dugu.

Debabarreneko Mankomunitateak, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen baitan (azaroaren 20tik 28ra), gizakiok sortzen ditugun hondakinen kopuruari buruzko hausnarketa eta hondakin gutxiago sortzeko bideak ezagutaraztea helburu duen sentsibilizazio-kanpaina bat hasi du.

Iosu Arraiz Mankomunitateko presidenteak adierazi duenez, Mankomunitatea etengabe ari da lanean gaikako bilketa tasa hobetzeko, eskualdea jasangarriago egiteko eta ingurumenaren zaintza handitzeko. Hala ere, gero eta gehiago birziklatzen dugun arren, ezin dugu ahaztu sortzen dugun hondakin kopurua ere nabarmen handitzen ari dela, eta hori kezkagarria da oso. 2020an 31.193 tona hondakin sortu genituen eskualdean, ia tona erdi biztanleko. Horregatik, kontzientziatzeko eta hausnartzeko, sentsibilizazio-kanpaina honi ekin diogu. Toki-administrazioek neurriak hartu behar dituzte sortutako hondakinen kopurua murrizteko, baina gutako bakoitzaren inplikazioa ezinbestekoa da, pertsona bakoitzak keinu txikiak egin baititzake bere ingurumen-aztarna murrizteko eta egunerokoan hondakin gutxiago sortzeko.

Hondakinak murrizteko informazioa: Ermuan ostiralean, San Pelaion goizean eta Karabixan eta Probalekun arratsaldean

Mankomunitateak liburuxkak argitaratu ditu gaur egungo datuekin eta informazioarekin. Liburuxka horretan, pertsona bakoitzak gure hondakinen kopurua murrizteko egin ditzakegun 7 ekintza jasotzen dira. Dibulgazio-helburua du, eta informazio baliotsua eskaintzen du ingurumenaren zaintza sustatzeko eta sortzen ditugun hondakinen kopurua murrizteko.

Bestalde, ingurumen-hezitzaile batek informazio-lanak egingo ditu eskualdeko herrietan, edukiontzien hainbat gunerekin batera, hondakin gutxiago sortzeko moduak azaltzeko. Atzo goizean Mutrikun eta arratsaldean Deban informazioa banatzen hasi zen. Gaur asteartea -hilak 23- goizean Mallabian izango da, Mikel Zarate 8ko parean, eta arratsaldean Mendaron, Kilimon etorbidean. Bihar asteazkena, azaroak 24, Eibarko Urkizuko edukiontzietan izango da goizean, eta Untzagan arratsaldean. Azaroaren 25ean, goizean Soraluzen jarriko da Erregetxen, eta arratsaldean Elgoibarren Bernardo Ezenarroren edukiontzien ondoan. Azkenik, ostiralean, azaroak 26, Ermuan izango da, goizean San Pelaio plazan eta arratsaldean Probaleku eta Karabixa artean.

Debabarrenak sortzen duen hondakin eta zabor kopuruak Mankomunitatea osatzen duten herriko plaza guztiak bi aldiz beteko lituzke

Urtean eskualdean sortzen ditugun 31.193 tona zaborrekin, Debabarreneko herrietako plazak bi aldiz bete ditzakegu. Hori da Mankomunitateak erakutsi nahi digun datu nagusia, sentsibilizazio-kanpaina honekin hausnartzeko. Eskualdea osatzen duten 8 herrietako plazak zaborrez bete ditu argazki errealistetan, irudi esanguratsuen bidez gogoeta egiteko eta herritar guztiei mezu bat helarazteko: badakizu zenbat hondakin sortu dituzun aste honetan? Mezuak hausnarketa sustatu eta pentsarazi nahi du. Argazki eta datu esanguratsu guztiekin bideo bat ere egin da sareetan zabaltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko