'ÚniKo': haurtzaroko emozioei buruzko kontakizuna

25.11.21
Ermua Antzokia

''Teatro Paraiso'' konpainia arabarrak ''Uniko'' antzezlana aurkeztuko du larunbatean Ermua Antzokian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Txotxongiloak eta aktoreen interpretazio-lana uztartzen dituen muntaia da. Talde gasteiztarraren azken proposamenak haurren jeloskortasunaren munduan murgilduko gaitu umorezko ikuspegi batetik, planteamendu guztiz errealistekin, haur zein helduen ikusleekin erabat identifikatu ahal izango garelarik. Sarrerak 4 euroan daude salgai Lobiano Kultur gunean, Kutxabanken webgunean edo kutxazainen sarean.

Maite Bayón aktoreak interpretazio onenaren Feten 2020 saria jaso zuen txotxongiloen manipulazioan egindako lanagatik eta ahotsaren karakterizazioagatik, Gijonen (Asturias) egindako Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azokan.

Sinopsia

Paul seme bakarra da eta bere etxeko erregea. Irati ahizparen jaiotzak, maitatua izateari uzteko beldur intimo batek, familiaren egonkortasuna mehatxatuz bereganatzea eragingo du. ''Uniko'' 6 urtetik aurrerako publiko guztientzako ikuskizuna da, eta anaiaren jaiotzagatiko jelosiak haur batengan eta bere inguruan eragin dezakeenaren isla izan nahi du.

Eszenatokitik Paul, bere gurasoak, bere arreba Irati, bere amona, Paulen maistra eta Richi -bere pelutxezko hartza eta bere kontzientziarekiko alter ego- joango dira, familiako ikuskizun zabal batean.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu