Udalbatza astearte honetan bilduko da azaroko Osoko Bilkurarako

29.11.21
Erakundea

Ermuko Udalak azaroko Osoko Bilkura egingo du astearte honetan, hilak 30. Bilera 19:00etan hasiko da udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan; bigarren deialdira arte itxaron behar izanez gero, 19:30ean hasiko da.

Udalbatzak 10 puntuko gai-zerrenda jorratuko du. Lehenengoan, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie landu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Ondoren, urriaren 26an egindako Osoko Bilkurako akta onartuko da.

Hurrengo hiru puntuetan, azken asteetan kredituak transferitzeko eta gaitzeko onartutako Alkatetzaren hiru dekreturen berri emango da.

Eguneko seigarren gaia Ermuko Irisgarritasun Planaren behin betiko onarpena izango da, hasierako onarpen fasean udal talde politiko guztien aldeko botoak jaso ostean.

Eguneko zazpigarren eta zortzigarren puntuek ere hirigintza gaiak jorratuko dituzte. Lehenik, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren hasierako onarpena bozkatuko da, gaur egun Idesa enpresak San Lorentzon duen orubea bizitegi-erabilerakoa izan dadin. Jarraian, Betiondoko Plan Partzialaren aldaketa puntuala baloratuko da, partzeletako bat bizitokiak eraikitzeko erabili ahal izateko.

Galdera-eskariekin saioa amaitu aurretik, Elkarrekin Ermua talde politikoak mozio bat aurkeztuko du, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren gutxieneko salbuespena aldatzearen inguruan.

Bilera streaming bidez eskainiko da 19:00etatik aurrera Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal korporatiboan.

Informazio Batzordea

Asteartean bertan, 09: 30ean, Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea izango da, eta bertan aurkeztuko dira Ermuko hezkuntzaren datu orokorrak eta Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuarenak, 2021/2022 ikasturteari dagokionez.

Saio hau ere zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez 09:30etatik aurrera Udalaren webgunean eta YouTubeko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako