Zabalik 2022ko Inauterietako kartel lehiaketa
Ermuko Udaleko Kultura Sailak inauterietako kartel lehiaketaren edizio berria antolatu du. Lehiaketa librea da, eta 2022ko otsailaren 3ra arte egongo da zabalik.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru obra original aurkeztu ahal izango ditu, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak. Aurkeztutako lanek ezingo dute errespetu faltak dituzten mezurik jaso; epaimahaiaren iritziz adierazpen edo sinbologia matxista edo sexista dutenak, edo herritarrentzat iraingarriak izan daitezkeenak, baztertu egingo dira.
Aurkeztutako karteletan, gai aldetik, inauteriak aipatu beharko dira, edozein ikuspegitatik, eta nahitaez jaso beharko da Carnavales de Ermua 2022ko Inauteriak legenda.
Obra originalak otsailaren 3ra arte bidali ahal izango dira kultura@udalermua.net helbide elektronikora, 2022ko Ermuko Inauterietako Kartel Lehiaketa gaia adieraziz.
Epaimahai berezi batek erabakiko du lehiaketa otsailaren 5ean, eta 500 euroko sari bakarra emango da.
Oinarri osoak esteka honetan kontsulta ditzakezu.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude