Larunbat eta jaiegunetan, zatoz udal igerilekuko ur-jokoekin gozatzera

01.12.21
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Arloak ekimen berri bat aurkeztu du, Miguel Angel Blanco kiroldegiko igerilekua erabilera libreko jolasgune dibertigarria izan dadin familia osoarentzat.

Asteburuetan, igerileku handiaren erdia instalazioetan eskuragarri dauden materialekin jolasteko gordeko da, hala nola uztaiak, taulak, baloiak, saskiak eta txurroak.

Zerbitzu berri honen ordutegia honako hau da:

  • Larunbat arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara
  • Igandeetan: 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara
  • Jaiegunetan: 09:00etatik 13:30era

Animatu eta zatoz udal igerilekura ondo pasatzera!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira