Aiur Areitio, Alex Marquezen motoziklismo campusean
Aiur Areitio ermuar gazteak Alex Marquez motozaleak antolatu duen Allianz Junior Motor Campen parte hartu du pasa den asteburuan. Motoziklismoko munduko txapeldun bikoitza bera campusean parte hartu duten hogei gaztetxoen luxuzko monitorea izan da.
10 eta 13 urte bitarteko 17 mutiko eta 3 neska elkartu dira aurten Lleidako Rufea zirkuituan ospatu den campus honetan. Bertan, Alex Marquez, Rubén Fernández, José Luis Carrión eta José Luis Martínezen eskutik, motokroseko eskola trinkoak jaso ahal izan dituzte 3 egunez.
Aurreko edizioetan bezala, Marquez anaiek pertsonalki aukeratu dituzte hogei parte-hartzaileak. Horretarako, interesa zuten gazteek bideo bat eskegi behar izan dute YouTuben, motorraren gainean dituzten trebetasunak erakusteko, eta Aiur Areitio ermuarra izan da motorzale ezagunek aukeratutako hogei hautagaietako bat.
Alex Marquezek berak azaldu duen bezala, campus honen helburua motorrari buruz ikastea da, baina, horrez gain, "lagunak egitea, ondo pasatzea eta elkarrengandik ikastea" dute xede partaideek.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira