Bi saskibaloi partidu ikusgai astelehenean Ermuan
Abenduaren 19an 3x3 txapelketa antolatu da haurrentzat
Miguel Angel Blanco udal kiroldegian lagunarteko bi saskibaloi partida jokatuko dira datorren astelehenean, abenduak 6. Norgehiagoka hauek Ermua Basket kolektiboak antolatu ditu, gure herrian saskibaloirako zaletasuna sustatzeko asmoz.
Honako partida hauek ikusi ahal izango dira gure herrian:
- 10:00etan, gizonezko kadeteak
- Tabirako Baqué (Durango) vs EFIK ISB (Azpeitia)
- 12:00etan, emakumezko juniorrak
- Tabirako Baqué (Durango) vs Zast Zarautz KE (Zarautz)
Bi partidak kiroldegiko kantxan jokatuko dira eta sarrera doakoa izango da.
3x3 txapelketa abenduaren 19an
Ermua Basket taldeak aurten hasi du bere ibilbidea, eta 35 haur inskribatzea lortu du astearte eta ostegunero saskibaloian jokatzeko. Elkarteak, San Pelaio Ikastetxeko Gurasoen Elkartetik sortua, kirol honen zaletasuna bultzatu nahi du gure herrian, eta lagunarteko partidez gain, 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du abenduaren 19rako.
Ekimena 09:30etik 13:00etara izango da Betiondo udal kiroldegian. Bereziki 7 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako txapelketaz gain, ate irekien jardunaldia izango da, nahi duten guztiek kirol hau ikusi eta probatu ahal izan dezaten. Erakustaldiak, jokoak, sariak eta opariak izango dira.
Izen-ematea doakoa da, eta esteka honetan bete daiteke.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke