Imanol Arias, Paula Mattheus eta El Drogas protagonista Ermua Antzokiko ikuskizunen egitarau berrian

10.12.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Ermua Antzokiko eta Lobiano Kultur Guneko zuzeneko ikuskizunen programazio berria aurkeztu du, 2022ko urtarriletik maiatzera bitartean garatuko dena.

Guztira 20 ikuskizunek osatzen dute egitaraua, eta El Drogas, Shinova, Travis Birds edo Paula Mattheusen kontzertuek osatuko dute, besteak beste, musika atala. Eremu eszenikoa ere ez da atzean geratzen: Secun de la Rosa aktore ezagunak Las piscinas de La Barceloneta bakarrizketa eskainiko du, Arden Valentziako konpainiak Shakespeare en Berlin muntaia saritua ekarriko digu, eta Imanol Arias Antzokira itzuliko da, Jon semearekin batera, Arthur Millerren Muerte de un viajante obra klasikoarekin.

Era berean, haurrek Goazen 8.0, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Kuikui eta estreinatzeke dagoen Markeliñeren Ganbara bezalako ikuskizunez gozatu ahal izango dute.

Programa osoa lerro hauen azpian ikus dezakezu.

Askotariko programazioa da, hainbat publikori zuzendua, eta jardueren kalitatea bilatzen saiatzen dena, herritarren eskaera potentzialak ahaztu gabe. Programatutako 20 ikuskizunetatik 7 musika kontzertuak izango dira, eta 13 antzezlanak. Hizkuntzari dagokionez, 5 emanaldi izango dira euskaraz, 12 gaztelaniaz eta 3 kontzertutan letrak ingelesez abestuko dira.

Artisten jatorriari dagokionez, ikuskizunetako 10etan, euskal konpainiak edo bakarlariak dira protagonista, eta 8 Estatuko gainerako erkidegoetako artistek aurkeztuko dituzte. Horrez gain, Nirek Mokar musikari frantziarraren eta Cinelli Brothers talde britainiarraren nazioarteko presentzia ere izango dugu.

Aipatzekoa da programazio eszenikoan umorezko ikuskizunak eta dramatikoak uztartu direla, eta musika arloan, berriz, pop, rock, folk, blues, boogie-woogie edo autore-kanta estiloak nahasten direla.

Ikuskizun guztietarako sarrerak zenbatuta egongo dira oraingoan, eta datorren asteazkenean, abenduaren 15ean, jarriko dira salgai 9:00etatik aurrera Kutxabanken webgunean edo Lobiano Kultur Gunean (Goienkale, 10).

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu