Indarkeria matxisten prebentzioari buruzko hitzaldia familientzat
Ermuko Emakumeen Topalekuko Jabekuntza Eskolak familiei zuzendutako hitzaldi bat antolatu du, etxean indarkeria matxistak prebenitzeari buruz. Ekimena abenduaren 14an, asteartea, izango da 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Topalekuan, eta sarrera doakoa da.
Aida de la Callek eskainiko duen hitzaldi-tailer honen helburua Bigarren Hezkuntzako ikasle diren seme-alabak dituzten gurasoak genero indarkeriaren inguruan sentsibilizatzea da, nerabezaroan horren zantzuak identifikatzeko gai izan daitezen. Formazioan zehar, familian hezkuntza ez-sexista garatzeko estrategiak proposatuko dira, baita abusuzko harremanak prebenitzeko seme-alabekin erabili daitezkeen komunikazio metodoak ere.
Ekimen honekin, amaitutzat ematen da 2021eko Jabekuntza Eskolako ikastaro eta tailerren programazioa. Informazio gehiago behar izanez gero, edo hitzaldi honetarako izena emateko, jo ezazu Emakumeen Topalekura edo deitu 943 17 10 30 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko