Idatzi gutuna Olentzerori eta lortu euskarazko sariak
Ez da asko falta urtea amaitzeko, eta gure Olentzero prest dugu jada menditik jaisteko, ikatz zakukada berriekin eta guztiok espero ditugun opariekin. Gabon egun bereziak ate joka ditugun honetan, Ermuko Udaleko Euskara Sailak, Udal liburutegiarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan, Olentzerori euskarazko gutunak idazteko ekimena jarri du abian aurten ere.
Jarduera honen helburua gure hizkuntzaren erabilera bultzatzea da, eta euskarari lekua eginez, Olentzerori gutuna idaztea. Ikazkinak Udal liburutegian jasoko ditu idatziak, postontzi modura jarri den bere irudiaren bitartez.
Ekimena parte hartu nahi duten Ermuko bizilagun guztiei zabalik dago. Gutunak entregatzeko epea abenduaren 28an amaituko da. Hurrengo egunean, proposamen guztiak jaso, adinaren arabera sailkatu eta opari guztien zozketa egingo da; horiek euskararekin estu lotuta egongo dira. Gainontzeko gutun guztiak zuzenean Olentzerori bidaliko zaizkio, partaide guztien desioen berri izan dezan.
Sari banaketa abenduaren 29an 18:00etan egingo da Udal liburutegian, eta honako opariak banatuko dira:
- Txiki-txikiak: ''Nor da nor'' mahai-jokoa
- 6 urtekoak: ''Fosilen mundu bitxia'' liburua
- 7 urtekoak: ''Catan junior'' mahai-jokoa
- 8 urtekoak: ''Dama bikainak'' liburu-jolasa
- 9 urtekoak: ''Kirolaz badakiz'' joko hezitzailea
- 10 urtekoak: Sorpresa!
- 11 urtekoak: Estutxea
- 12 urtekoak: Motxila
- 13 urtekoak: ''Ezagutu Euskal Herria'' mahai-jokoa
- 14 urtekoak: ''Catan'' mahai-jokoa
- 15 urtekoak: TAB1081 tableta
- 16 urtekoak: ''Batagun'' mahai-jokoa
- 17 urtekoak: Aurikularrak
- 18 urte edo gehiagokoak: bi lagunentzako afaria
Lehiaketaren oinarriak ikusteko, jarraitu lotura honi.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago