Gabon irudimentsuak haurrentzako robotika eta errealitate areagotuko tailerrekin

14.12.21
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikoko Alorrak Ermua Smart City tailerren edizio berria antolatu du urtarrilerako. Bertan, 8 eta 11 urte bitarteko haurrek robotika eta errealitate areagotuko jarduera erakargarriekin ikasi eta gozatu ahal izango dute.

Tailerrak urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean izango dira, 10:00etatik 13:30era, Izarra Centren. Gehienez 12 haurrek parte hartu ahal izango dute Doplay enpresak dinamizatutako ekimenean, eta bi bloke nagusitan banatuko dira jarduerak.

Robotikaren atalean, gazteek Spike Prime robot bat muntatuko dute, hainbat misio eta jarduera jorratuz. Prototipo horri hainbat beso, mekanismo eta tramankulu lotuko zaizkio, ekintza ezberdinak egin ahal izan ditzan. Gainera, funtzio horiek betetzeko, parte-hartzaileek robota programatuko dute, eta, horretarako, tresna grafikoak erabiliko dituzte blokeka, adinaren arabera.

Errealitate areagotu eta birtualean, robotaren konpasean mugituko den bale bat diseinatuko dute. Hori guztia tailerrean diseinatutako 3D itsas ingurune baten barruan, QR kode bat erabiliz bistaratu ahal izango dena.

Ermua Smart City tailerraren aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaile bakoitzeko kostua 30 eurokoa izango da; gainerakoa, plaza bakoitzak benetan balio duen 150 euroraino, Ermuko Udalak ordainduko du. Izen-ematea esteka honetan bete daiteke, eta epea abenduaren 22an amaituko da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren