Gabonetako mahai-apaingarrien IX. lehiaketa abian

15.12.21
Gizartea

Ermuko Minbiziaren aurkako Elkarteak antolatuta

Ermuko Minbiziaren aurkako elkarteak Gabonetako mahai-apaingarrien bederatzigarren lehiaketa prestatu eta deitu du. Ermuko pertsona guztiek parte hartu dezakete ekimen honetan; lanak eraikitzeko erabilitako materialek 12 eurotik gora balio ez izatea eta gorostia ez erabiltzea dira bi baldintza bakarrak. Talde berezitu bi daude; adinez nagusi diren pertsonentzat eta haurrentzat (5 urtetik 11ra bitarteko gaztetxoentzat).

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek Merkatu Plazan entregatu beharko dituzte euren lanak abenduaren 20an eta 21ean, 10:30etik 12:30era edo 17:00etatik 19:30era, edo bestela abenduaren 22an, 10:30etik 12:30era.

Herriko merkatariek osatuko dute epaimahaia, eta abenduaren 22an, asteazkena, arratsaldeko ordu 2etan jakinaraziko dute erabakia. Jarraian sariak banatuko dira helduen kategorian hautatutako hiru lanei eta 5-11 urte artekoen kategoriak aukeratutako beste hiru apaingarrien artean.

Ekimen honekin irabazi asmorik gabe lankidetzan aritzen diren Ermuko merkatariek eskainitako opari ezberdinak jasoko dituzte irabazleek. Gainera, parte-hartzaile guztien artean beste opari batzuk ere zozketatuko dira.

Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak ikusgai izango dira Merkatu Plazan abenduaren 23an, 10:30etik 12:30etara eta 17:00etik 19:30etara. Hala erabakitzen duten parte-hartzaileek antolatzaileen esku utzi ditzakete euren mahai-apaingarriak, horiek saldu ahal izateko. Salmentatik lortzen den diru guztia Bizkaian minbizia duten pertsonei eta euren familiei laguntzeko antolatzen dituen programa eta egitasmoak finantzatzeko erabiliko da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu