Gabonetako Haur Parkea, bertan behera

16.12.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udalak Gabonetako Haur Parkea bertan behera uztea erabaki du bigarren urtez jarraian. 2021eko abenduaren 26tik 2022ko urtarrilaren 4ra bitartean Udal kiroldegian egitekoa zen ekimena, baina egungo egoera epidemiologikoa dela eta, ez egitea erabaki da.

Covid-19ak eragindako kutsatze-tasa gero eta handiagoa da, batez ere parke horren ohiko erabiltzaile diren adingabeen artean, beraz, egoerak erabaki mingarri hori hartzera behartu du erakundea. Kontuan izan behar da, gainera, parkea espazio itxi batean egiten dela, etengabe mugitzen ari diren haurrekin, eta 6 urtetik beherako pertsonen kasuan, maskara eramateko derrigortasunik gabe.

Hala ere, Ermuko Udaleko Kultura Saila, herriko hainbat kolektiboren laguntzarekin, Gabonetarako haurrentzako jardueren programa alternatiboa prestatzen ari da. Kanpaina honetan ipuin kontalariak, zine emanaldiak, antzerkia, musika ikuskizunak eta Olentzero eta Mari Domingi eta Errege Magoen harrera tradizionalak uztartuko dira. Programari buruzko informazio gehiago eskainiko ditugu datozen egunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu