Los Blues Morning Singers taldeak itxiko du 2021eko musika zikloa Lobiano Kultur Gunean

16.12.21
Kultura eta Gazteria

Los Blues Morning Singers laukote bilbotarra Lobiano Kultur Gunean izango dugu larunbat honetan, 2021. urteko blues zikloko azken kontzertua eskaintzeko. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 euroan daude salgai Lobianon bertan eta Kutxabanken webgunean.

Mario Gomezek (ahotsa eta gitarra), Carlos Joverrek (harmonika eta ahotsa), Jorge Gomezek (bateria) eta Fabian Acarreguik (kontrabaxua) osatzen duten taldeak hamar urte baino gehiago daramatza generoaren barruko errespetuan eta koherentzian oinarritutako ibilbidea egiten: landa-eremuko bluesa, Chicagoko bluesa, West Coast edo Jump bluesa uztartuz. Los Blues Morning Singers da eskolarik onena ibilitako bidea dela eta irakaslerik onena beti errepidea dela erakusten duen adibide paradigmatikoa. Horren erakusgarri dira azken hamarkada honetan egindako birak eta nazioartean ospe handia duten jaialdietan eskainitako emanaldiak.

Formazio elektro-akustiko horrek ihes egiten die errepertorio errepikakorrei, eta musika afroamerikarraren sustrai sakonenak gurtzen ditu, kontzertu zainduak eskainiz, entzuleak bluesaren aldaera desberdinetara eraman ditzaketenak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu