Larunbatean gabonzaharreko kanpai-hotsak aurreratuak
‘Sagarra Gastro-Pub'' establezimenduak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren larunbaterako,''gabonzahar aurreratua'' izenburuko programan. Ekitaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira. Arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara txokole jana izango da, DJ Cheren musikarekin.
Gaueko hamaika eta erdietan, kanpaien aurrekoa egingo dute. Gauerdian, hamabi establezimenduetan erositako mahatsa eta cava kopa dastatu ahal izango dira. 00:15ean Gabonetako saski bat zozkatuko dute kopa eta mahatsa erosi dutenen pertsonen artean. Jarraian, IkerB DJaren musikarekin animazioa itzuliko da goizaldeko 1:30ak arte.
Gabon mahast poktsatxoak 2 euroren truke erosi ahal izango dira ekimen honi atxikitako establezimenduetan: Sagarra, Lurpe, Amatxi, Déjate Querer, Secretos, Sorgin, Dakota, Ertz, Batzokia, Arizmendi, Txapalarta eta Karikato.
Ermuko Udala babeslea da eta bertako Ostalaritza Elkarteak laguntzailea.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu