Gabonetan haurrek jarduera anitz edukiko dituzte aukeran
Udal Kultura sailak aurtengo Gabonetarako haurrentzako jardueren programa aurkeztu du. Programazioak gaur egun gomendatzen diren prebentzio-neurri sanitarioak jasotzen ditu, eta, era berean, etorkizunean egin daitezkeen aldaketa gehigarriak sartzea ere aurreikusita du. Programatutakoa gauzatzea baldintzatzen duten edo bertan behera uzten duten neurriak izanez gero, bertan behera uzten bada zerbait bere momentuan ezagutaraziko da. Besteak beste, ekitaldien artean ipuin kontaketak, zine emanaldiak, antzerki eta musika emanaldiak eta Olentzero eta Errege Magoen kalejira izango dira.
COVID-19aren pandemiaren ondorioz bizi dugun ezohiko egoera dela eta, aurten ere ezin izango da Gabonetako Haur Parkea egin. Hala ere, udalerriko haurrek beren adinerako espresuki diseinatutako kultur eta aisialdi-jarduerez gozatzeko aukera izango dute.
Kultura sailak etxebizitzetara helaraziko digu gaur diseinatutako programazioaren biorrikoa. Ekitaldiak gaur bertan hasiko dira, gabon-kanta flamenkoen ikuskizunarekin, 18:30etik aurrera, Orbe plazan. Bihar, haurrentzako ipuin-kontaketa izango da Lobianon, 17:30etatik aurrera Xabier Flamariquerekin. Igandean ''Una familia feliz 2'' filmaren proiektatuko da Antzokian, arratsaldeko 5etatik aurrera.
Datorren ostiralean, hilak 24, goizeko 11etan Olentzero txikia aterako da kalejiran. Igandean, hilak 26, ''Encanto'' filmaren emanaldia, arratsaldeko 17:00etan. Astelehenean, hilak 27, ''Botadun katua'' antzezlana izango da Antzokian, ordu berean, Glu Glu produkzioen eskutik. Ostegunean, hilaren 30ean, haurrentzako ''Epa txiki!'' musikala izango da, De Mode Quartet taldearekin. Ostiralean, hilak 31, Olentzeroren kalejira, 18:00etatik aurrera. Urtarrilaren 2an, igandean, ''Valentina'' filma proiektatuko da Antzokian, arratsaldeko 17:00etan. Urtarrilaren 3an, astelehena, ''Goazen 8.0'' taldearen kontzertua Antzokian, emanaldi bikoitzean 16:00etan eta 18:00etan. Eta azkenik, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgata.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude