Udalbatza astearte honetan bilduko da abenduko Osoko Bilkurarako

20.12.21
Erakundea

Ermuko Udalbatzarrak abenduko ezohiko Osoko Bilkura egingo du astearte honetan, hilak 21ean. 2021eko azkenengo bilera izango da, eta 19:00etan hasiko da lehen deialdian, edo 19:30ean bigarrenean. Osoko azken bilkura honetan, erakundearen 2022ko Aurrekontu Orokorra hizpide izango du, proiektu zirriborroak ia 22 milioi euroko kopurua aurreikusten duelarik.

Gai-zerrendak bederatzi puntu ditu, eta, ohi bezala, zinegotziei egiten zaien gonbidapenarekin hasiko da saioa, gai-zerrendako edozein gairen inguruan egon daitekeen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten

Bigarrenik, aurreko Osoko Bilkurako akta onartuko da, joan den azaroaren 30ean egindakoa

Hirugarren puntuan, hilabetean zehar luzatutako Alkatetza-dekretu zerrendaren berri emango da

Laugarren puntuan, EH Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketa aztertuko da, non proiektua bertan behera uzteko eskatzen duen. Lasterbidez uzten dugu bertan jasotako gogoetak eta argudioak.

Bosgarren puntuan, Alderdi Popularrak aurkeztutako zatikako nahiz osoko zuzenketa aztertuko da. Zatikako zuzenketak aurkezten ditu, 385.000 €urokoak, espaloiak, merkataritza, kultura eta parkeak hobetzeko. Lasterbidez uzten dugu bertan jasotako gogoetak eta argudioak.

Seigarren puntuan, Elkarrekin Ermua taldearen zatikako zuzenketak aztertuko dira, 143.556 euroko zenbatekoa dutenak, hainbat helburutarako. Lasterbidez loturik uzten dugun proposamena.

Zazpigarrenean, 2022rako aurrekontua aztertuko da.

Zortzigarren puntuan, EH Bildu udal taldeak interes publiko handiagoko proiektuen erregulazio berriari buruz aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Galde-eskaerak, baldin badaude, amaiera emango diote bilerari

Gogorarazten dizuegu saioa streaming bidez emango dugula zuzenean Udalaren webgunean eta YouTubeko kanalaren bidez.

Dokumentazio osoa esteka honetan kontsulta dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako