Jarrai dezagun Ermua kardio-babestuta mantentzen

20.12.21
Gizartea

Ermuko Udalak eta Bexen cardio tokiko enpresak ''Ermua, hiri kardio-babestua'' proiektua landu eta garatu dute 2021. urte honetan. Lankidetza publiko-pribatu horri esker, kanpoko 22 desfibriladore automatiko ditugu herriko hainbat tokitan, eta 150 boluntariok jaso dute horiek erabiltzeko prestakuntza. Horrela, Ermua inoiz baino prestatuago dago herrian gerta daitezkeen bihotz- eta arnas-gelditzeen aurrean jarduteko.

Datorren urtarrilean sei hilabete beteko dira lehen sorospenei eta bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko lehen prestakuntza-ikastaroak hasi zirenetik. Horregatik, aurrez aurreko prestakuntzan eskuratutako kontzeptuak eta ezagutzak berreskuratzeko unea izango da, online ikastaroen bidez.

Bestalde, 2022an aurrez aurreko ikastaro gehiago eskainiko dira, lehen sorospenetan eta desfibriladoreen erabileran trebatu nahi duten pertsonek ezagutza horiek eskura izan ditzaten.

''Ermua, hiri kardio-babestua'' ekintzen laburpena

  • 150 ''erreskatatzaileko'' komunitatea osatu da: Ermuko 120 boluntario eta 30 udal langile.
  • Kanpoko 22 desfibriladore automatikoko parkea osatu da: 12 ordutegi mugatuko espazioetan (establezimenduetan, adibidez), eta 10 instalazio berrikoak espazio publikoetan.
  • Ikasteko eta komunitateari alerta emateko tresnak eman dira:
    • Reanibex Training: online plataforma etengabeko prestakuntzarako. Bexen cardio-k baliabide hori hobetzeko lanean jarraitu du, eta dagoeneko euskaraz ere eskuragarri dago.
    • Reanibex Alert: app mugikorra, desfibriladore guztien kokapena eta erabilgarritasuna ezagutzeko eta, geldialdiren bat gertatuz gero, alertak jasotzeko.

Proiektu eredugarria osasunaren arloan

Gure herrian proiektuak izan duen arrakastaren ondoren, Bexen cardiok ahotsa ematen eta kontzientzia sortzen jarraitu du benetako arazo honen aurrean: ospitaletik kanpo gertatzen diren bihotz- eta arnas-gelditzeen biziraupen-tasa baxua. Arazo horri irtenbidea emateko, ''Ermua, hiri kardio-babestua'' proiektua eredu gisa agertu da, eta ekimena aurkezten ari dira osasunaren arloko kongresu eta foro nazional ospetsuetan, hala nola Bihotz-Birika Bizkortzeko Espainiako Kontseiluaren 4. Biltzar Nazionalean, Elektromedikuntzako Euskal Foroan edo Enpresa Osasungarriaren Foroan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean