Alkateak Innpulso Sareko 2021eko azken Kontseilu Errektorean parte hartu du
Diana Morant Zientzia eta Berrikuntza ministroa 2021eko Innpulso Sareko azken Kontseilu Errektorearen buru izan da asteazken honetan, hilak 22. Juan Carlos Abascal alkate ermuarra, Carles Ruiz Viladecanseko alkatearekin batera, sareko presidentekide gisa izan da bertan. Bartzelona, Castello eta Valladolid izan dira sareko hiri handien ordezkari; Alcoi, Aranda de Duero eta Sant Boi de Llobregat, hiri ertainen ordez; eta Ejea de los Caballeros, Etxebarri eta Salinas, hiri txiki gisa.
Bileran, azken urte honetan burututako ekintza eta jarduera guztiak gainbegiratu dira, eta 2022rako Lan Plana onartu da, orain arte egin den handizaleena. Sareak 2020-2023 ekitaldirako plan orokorrean zehaztu ziren lan lerroetan aurrera jarraitzeko asmoa du. Gainera, urte honetako balantze orokorra egin da, eta oso positiboa izan da sareko kide diren hiriek sortu duten zeresanaren eta inpaktuaren aldetik.
Kontseiluaren aurkezpena Sareko ko-presidenteek, Juan Carlos Abascal eta Carles Ruizek gidatu dute. Biek azpimarratu dute "egoera zail honetan berrikuntzak duen garrantzia eta motore funtzioa", baita Sareko ko-presidentetzatik "talde-lanean" duten sinesmen irmoa.
Ondoren, Diana Morant Ministroak azken urtean Innpulso Sareak burututako lana goraipatu nahi izan du. Era berean, herri mailan berrikuntza politikak sustatzeko, elkarlanean jarraitzearen garrantzia aldarrikatu du.
2022rako Lan Planaren lau xedeak azken urte honetan landutako lehentasunezko ardatzen (Gizarte Politikak, Lurraldeak, Politika Ekonomikoak eta Gobernantza Adimentsua) jarraipen gisa planteatu dira. Lau jarduera lerroren bitartez landuko dira:
- Barneko eta kanpoko lankidetza, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin bilerak mantenduz eta sareen artean nahiz beste berrikuntza sareekin aliantza estrategikoak eraikiz.
- Dinamizazioa, proiektu eragileen bulegoa sortuz, lan-taldeak eraikiz, ekitaldi propioak antolatuz edo Sarea kanpoko ekitaldietan ordezkatuz.
- Sarearen proiekzioa, eta on-line nahiz off-line presentzia areagotzea.
- Protokoloak zehaztea, lan dinamikak eta Sareak jasotzen dituen inputak neurtzea.
Bere hitzaldian, Morantek jakinarazi du sarea osatzen duten udalen %86k Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren diru-laguntza eskatu dutela berrikuntzako eragileak kontratatzeko, eta, horrela, Udal bakoitzak gutxienez pertsona bat izatea, esklusiboki udal berrikuntza-politikak inplementatzen dituena.
Datu horrek erakusten du programak harrera ona izan duela Innpulso Sareko udalerrien artean, Morantek adierazi duenez. Proiektuak 10 milioi euroko aurrekontua du 2023rako.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere