Gabonetako ordutegia Izarra Centeko Tecnotekan
Izarra Centreko Tecnoteka ikasteko guneak Gabonetako oporretara egokituko du ordutegia. Hori horrela, abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an instalazioak itxita egongo dira jaiegunak direlako. Gainontzeko egunetan, ordutegia honakoa izango da:
- Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 22:45era
- Asteburuetan: 09:00etatik 21:45era
Bizi dugun pandemia-egoera kontuan hartuta, segurtasun-distantziak mantendu beharko dira ikasleen artean eta maskara erabiltzea nahitaezkoa da. Gel hidroalkoholikoa dugu erabiltzaileen eskura lehen eta bigarren solairuetan.
Ia mila erabiltzaile
Tecnoteka Izarra Centre eraikineko lehen eta bigarren solairuan dago kokatuta, eta egun 987 erabiltzaile daude alta emanda. Helburua 16 urtetik gorako pertsonei ikasteko leku bat eskaintzea da, bakarka edo taldeka lan egin ahal izateko. Horretarako, bi gune ditu: lehenengo solairuan kooperazio edo coworking lekua dago, 100 metro koadrokoa, eta bigarren solairuan bi gune bereizi daude, 60 eta 40 metro koadrokoak. Orain beste espazio bat gehitu da, mahai jarraituekin, 8 lagunentzako lekuarekin, non lehen ordenagailuen gela zegoen.
Helburua da ezagutza-trukea erraztuko duen lekua izatea, tokiko gazteak lan- edo enpresa-inguruneetara hurbiltzea eta ekintzailetza sustatzea. Internet du, bai wifi bidez, bai konexio edo zuntz optikorako hartune bidez.
Tecnotekarako sarbidea izateko, 16 urtetik gorakoa izan behar da, Euskadiko edozein liburutegi publikotako txartela izan eta prestakuntza- edo ikerketa-prozesuren batean egon behar da. Udal liburutegian eskatu behar den txartel pertsonal baten bidez sartzen da azpiegiturara.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren