Lehendakaritzak murrizketa berriak ezarri ditu Dekretu bidez

29.12.21
Gizartea

Gure Autonomia-erkidegoa egoera zailean dago SARS-CoV-2 edo Covid pandemiaren seigarren olatu honetan. Azken egunetako datuak txarrak dira, oso altuak, milaka kasurekin eta taldeko transmisioa dagoela egiaztatu baita. Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, LABI Aholku Batzordea bildu zuen atzo arratsaldean, eta aholkulari eta zientzialarien taldeari entzun ondoren, abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua argitaratu zuen, berriz ere murrizketak ezartzen dituena.

Dekretu horrek zazpi neurri jasotzen ditu gaurtik bertatik indarrean daudenak urtarrilaren 28ra bitartean, kutsatzeak eta birusaren hedapena geldiarazteko. 

Azken neurriak ondorengo hauek dira, laburbilduta:

  • Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak ixtea beranduenez goizaldeko 01:00etan.
  • Edukiera: oro har, edukiera %60ra mugatzen da mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan.
  • Gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako ikusleen kopurua murriztea: 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoan.
  • Debekatuta dago tabernatako barran kontsumitzea eta mahaietan gehienez 10 pertsona eseri ahal izango dira.
  • Gehienez 10 pertsonako taldeak barruko kirolean. Aldagelak %50 edukieraz.
  • Establezimenduak goizeko 8:00etan edo ondoren irekitzea Urteberrian eta Errege-egunean.
  • Bi familia-unitate gehienez eta guztira 10 pertsona mahaia Urtezahar, Urteberri eta Errege gauean. 

Neurri horiek zuzenean eragiten dien udal sailak Kultura (ikuskizunen, zinema-emanaldien eta abarren edukiera) eta Kirola (edukiera barrualdean, aldageletan eta taldeetan) dira. Biek bere egin dituzte ezarritako neurriak, protokoloak eta mugak ezarri dituztelarik horiek eraginkortasunez aplikatzeko. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu kartelak eta galdetu instalazioetako langileei.

Eusko Jaurlaritzak dokumentu batean jasota ditu galdera ohikoenen erantzunak.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean