"Una noche sin luna" antzezpena bikoiztu egingo, edukiera egokitu behar izateagatik

29.12.21
Kultura eta Gazteria

Gaurko emanaldira abenduaren 1a baino lehen sarrera erosi zuten ikusleak sartuko dira, edukieraren % 60 gehienez ere. Egun horretan edo hurrengoetan erosi zutenei dirua itzuliko zaie eta lehentasuna izango dute, nahi izanez gero, 2022ko irailaren 28ko emanaldirako

Udal kultura sailak Juan Diego Bottok gaurko arratsaldean Ermua Antzokian eman behar zuen ''Una noche sin luna'' antzezlanerako sarrera guztiak agortu zituen. Hala ere, Lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuak, LABIren atzo bertako bileraren ondoren murrizketa berriak ezarri zituenak, emanaldi hori baldintzatu egingo du, edukiera %60ra mugatu behar baita. Azken dekretu horrek prebentzio-neurri espezifikoak zehazten ditu osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapenari eusteko.

Udal kultura sailak ondorengo ohar hau ezagutzera eman du:

"Eusko Jaurlaritzak atzo, abenduak 28, argitaratu zuen Dekretuaren ondoren, zeinetan Covid-19aren aurkako prebentzioko neurri murriztaileak zerrendatzen baitira, eta, zehazki, mota guztietako establezimenduetan eta barruko esparruetan edukieraren %60rainoko mugari dagokionez, Ermuko Udalak honako erabaki hauek hartu ditu, neurri horiek betetze aldera, ''Una noche sin luna'' antzezpenaren edukiera %60 moldatuko da. Hori horrela, emanaldira inolako eragozpenik gabe sartu ahal izango dira ikuskizunerako sarrera abenduaren 1a baino lehen erosi zutenek. Aldiz, aurtengo abenduaren 1ean edo ondorengo egunetan sarrera erosi zutenek ezin izango dute gaur emanaldia ikusi. Kasu horretan, sarreraren zenbatekoa itzuliko zaie eta lehentasunezko leku bat gordeko zaie, hala nahi izanez gero eta horrela jakinarazten badute, datorren urteko irailaren 28an egingo den bigarren emanaldirako.

Ermuko Udalak barkamena eskatu die gaur egungo egoera epidemiologikoaren larritasunak eta Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurriak berehala indarrean jartzeak eragindako kalteak jasan dituzten pertsonei, eta, ondorioz, erabakiak hartzeko eta modu egokiagoan komunikatu ahal izateko zailtasunak dituztela".

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du